XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egia Ete? Bestetik, arrazoi profesionalak daukaguz.

Hainbat lanetarako aurpegi eta gorputz lirainak eskatzen dabez.

Azalari tiratzen jakonean horrelako arrazoiak izaten dira.

Pertsona gazteek hamazortzi eta hogeitamar urte bitartekoak honako operazio honeek egiten dabez normalean: sudurra, belarriak eta titiak aldatu, aknea kendu eta jaiokerako akatsak zuzendu.

Berrogei urtetik gora, azal tiratzeak egiten dira.

Gehienetan, bekain, betazal, matrail, sama, bular eta sabeleko tximurrak kentzen dira.

Pertsona batzuk ezin dabe holako operaziorik jasan.

Esate baterako eskizofrenikoek eta hirurogeitamar urtetik gorakoek.

Ezta hamazortzi urte bete ez dabezanak ere.

Izan ere, neska-mutilen gorputzek hazten jarraitzen dabe oraindik eta fase horretan aldaketa artifiziala kaltegarria da.

Bada salbuespenik: sei urterekin amaitzen da belarrien hazkundea, eta belarrietako operazio hau egin daiteke neska-mutilen artean.